Cofidisek gogor jo du World Tourraren atea

2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
2020.a aldaketa urtea izango da UCIn, eta talde berriak sartuko dira World Tourrean. Hemezortziko zerrendari bi izen gehitzea da asmoa, eta, egun daudenen baten bat desagertuko balitz, hemeretzi izatea. Hautagai sendoenak Kontinental Profesional mailako talde handiak dira. Cofidisek, esaterako, hemezortzi milioi euroko aurrekontuko egitasmo bat aurkeztuko dio UCIri, eta, ondo bidean, hautatuetariko bat izanbeharko luke. Israel Cycling Academyk badu interesa, baina, Tourreko ingurumarian zabaldu denez, litekeena Katuxaren azpiegituraren zati bat hartzea. Direct Energiek, Arkea Samsikek eta Vital Conceptek ere interesa erakutsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.