HAMAR MUGARRI

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Alaves 26. postuan dago sailkapen historikoan. Bigarren Mailan eman ditu denboraldi gehien: 37. Lehen Mailan, berriz, hamaseigarrena ari da jokatzen. Egungo egoera egonkorrera iristeko, bide sigi-sagatsua egin behar izan du.

Amets baten sorrera
1921eko urtarrilak 23. Unibertsitate ikasle batzuek Sport Friends taldea sortu zuten 1920an, eta urtebete geroago Alaves izena jarri zioten, eskualdea ordezkatu nahian.

Aurrenekoz Lehen Mailan
1930eko martxoak 30. Lehen Mailara igo zen lehen taldea izan zen Alaves. Bi urte lehenago, Kopako finalaurrekoetara iritsi zen. 1933ra arte iraun zuen goren mailan.

Bigarren egonaldia elitean
1954ko apirilak 18. Distira gutxiko bi hamarkadaren ostean, onenen artera itzuli zen Alaves. Bi denboraldiren buruan jaitsi zen berriro.

Erregional Mailara
1970eko ekainak 7. Hirugarren Maila berregituratu egin zen, eta Alaves Erregional Mailara jaitsi. Behea jo zuen.

Txapeldunorde UEFAn
2001eko maiatzak 16. Lehen Mailara itzuli zen 1998an, Maneren eskutik, eta hiru urte geroago, UEFAko finala jokatu zuen Liverpoolen aurka (5-4).

Infernura Pitermanekin
2004ko uztailak 12. Ukrainarrak akzioen %51 erosi zituen. Handik hiru urtera, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen kluba.

Kerejeta agintean
2011ko ekainak 24. Saski Baskoniaren jabeak Alavesen ardura hartu zuen, kluba onbideratzeko asmoz.

Errautsetatik berpizten
2013ko ekainak 1. Bigarren Mailara igo zen Jaeni 1-0 irabazita. Urtebete geroago, salbazio agonikoa lortu zuen aurkari beraren zelaian.

Berriz ere Lehen Mailan
2016ko maiatzak 19. Numanciari 2-0 irabazita itzuli zen gorenera, Jose Bordalasen agindupean. Liga irabazi zuen.

Txapeldunorde Kopan
2017ko maiatzak 27. Alavesek historiako bere bigarren finala jokatu zuen Calderonen, Bartzelonaren aurka (3-1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.