DIFERENTZIAK

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Sententzia

Larderia. Biktimarekin larderiaz jokatu ote zuten, beldurrarazi egin ote zuten, hau dio epaiak: «Pisuzkoa zera da, subjektu aktiboaren jardun larderiazkoa, eta ez biktimak edukitako erreakzioa». Alegia, larderia badela esateko, ikusi behar dela zer egin zuten akusatuek, ez biktimak nola hartu zuen.

Abantailakeria. Auzitegiak ebatzi du «abantailakeria» erabili zutela, egoeraz baliatu zirela, nagusitasuna erabiliz. Aitortu dute «muga sotila» dagoela abantailakeriaren eta larderiaren artean, baina lehenari heldu diote. Abusutzat jo dute hala.

Boto partikularra

Indarkeria. Sententziarekin bat egin ez duten epaileek adierazi dute emakumeak ez zuela indarkeria jasan zuzenean, baina ingurua kontuan izan behar dela: «Salatzailea behartu egin zuten ezkaratz batean eta gela txiki batean sartzera. Ez zen bere borondatez sartu, baizik eta bultza egin zioten, eta sartzera behartu».

Larderia. Biktimarekiko larderia erabili zutela diote bi epaileek, beldurrarazi egin zutela. «Giro jakin bat sortu zuten, biktimak uste izan zezan alferrik zela aurkakotasuna agertzea; hala, hertsatze fisikoko egoera bat eragin zuten». Ondorioz, larderia egin zela argudiatuta,uste dute sexu erasoa izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.