HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Palmir'

Detaileak

Idazlea: Gilles Baum. Ilustratzailea: Amandine Piu. Itzultzailea: Miren Agur Meabe. Argitaletxea: Ttarttalo.

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Lehen irakurleentzako istorio irakurterraza da. Arreta pertsonaia bakarrean jarrita, hasi eta bukatzen diren horietakoa. Liburuaren azala ikusi besterik ez dago ohartzeko zertaz ari naizen.

Orriz orri, protagonistak aurrera egiten du —nora ez dakigu—, erronkak gainditzen. Orri-biko bakoitzean erronka bat aurkezten da —handia edo txikia—, irakurlearentzat ezusteko bat dena, eta amaieran argituko dena. Testuak dinamismo horri indarra ematen dio eskaintzen dituen esaldiekin, aditz laguntzailerik gabekoak, hitz gutxiko oin-ohar xuhurrak diruditenak, irudian agertzen dena deskribatzen digutenak, edo emozioekin lotzen, kasuan-kasuan.

Protagonistaren izaera ez-gizatiarrak ematen duen distantziaz baliatzen dira egileak istorioari intriga eransteko, nor den, zertan ari den eta nora doan ez baitakizkigu amaiera iritsi arte. Badira, ordea, bi detaile esanguratsu: kumea da, eta aldean maleta bat darama.

Galderak. Amaiera borobil batekin erantzungo diren galderak —kontatzen diren istorioak— behar ditugu. Dena asmatuta dagoen honetan, detaileek bereizten dituztelako sorkuntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.