Liberalizazioa babesteko eskatu du EH Bilduk

2021eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Europako Batasunak eta AEBek egin dituzten iragarpenen ondotik, bere jarrera zehazteko eskatuko dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari; datorren asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan hartuko du hitza horretarako.

Erakundeek txertoen liberalizazioa gauzatzeko neurriak «ahalik eta azkarrena» hartzea: hori du helburu EH Bilduk, komunikatu batean azaldutakoaren arabera. Gorka Elejabarrieta senatariak Arantxa Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministroa «interpelatuko» du gobernuaren jarrera ofiziala azal dezan, eta liberalizazioaren aldeko «jarrera irmoa» har dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.