Josiv Stalin

SESBen altzairuzko agintaria

JOSIV STALIN.
mikel rodriguez
2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Josiv Vissarionovitx Dzhugaxvili Georgiako Gori hirian jaio zen, 1879ko abenduaren 18an. Familia behartsua zuen, eta amak Tblisira bidali zuen 1895ean, apaiz ikasketak egin zitzan. Dzhugaxvilik, ordea, ikasketak alde batera utzi zituen, eta talde sozialistetan militatzen hasi zen. 1902an atxilotu zuten lehen aldiz, eta Siberiara bidali zuten. Aldi horretan hartu zuen Stalin ezizena, Altzairuzko gizona. Siberiatik ihes egin eta Georgiara itzuli zenean, boltxebikeekin bat egin zuen. 1905eko iraultzan ezagutu zuen Lenin. Stalinek ez zuen erbestera jo, eta 1917ko iraultzara arte hainbat aldiz atxilotu zuten. Iraultzaren ondoren haren eragina handitu zen boltxebikeen artean. 1922an Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten, eta postu hori baliatu zuen boterera heltzeko. 1929tik aitzinera, boterea egonkortu eta alderdi barreneko arerio guztiak garbitu zituen. Haren agintaldian, industrializazio prozesua gauzatuta eta II. Mundu Gerran Alemania nazia garaituta, Sobietar Batasuna munduko potentzia gisa egonkortu zen. 1953ko martxoaren 5ean hil zen, 74 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.