Frantziako osasun ziurtagiriaren aurkako martxak

2021eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Goizean Baionan eta Donibane Garazin egin bezala, ehunka herritar kalera atera ziren atzo arratsaldean Donibane Lohitzunen (Lapurdi), Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen osasun ziurtagiriaren aurka protesta egiteko. Manifestazioak Jaka Horiak eta txertoen aurkako herritarrak bildu zituen ere. Louis XIV plazan, protestaren amaieran, antolatzaileetako batek osasun ziurtagiri sinboliko bat erre zuen.

Frantzian, halaber, mobilizazioak izan ziren 150 herri eta hiri inguruan, osasun ziurtagiriaren kontra pizturiko protesten hirugarren asteburuan, eta Parisen istiluak izan ziren manifestari eta polizien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.