Patronalak eta Jaurlaritza ez dira bilerara joan

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Sindikatuek bilera batera deituak zituzten atzo Kristau Eskola eta Eusko Jaurlaritza, itunpeko sareko lan gatazkaz aritzeko, baina langileen ordezkariak soilik joan ziren. Kristau Eskolak herenegun jakinarazi zuen ez zela joango, bilera sindikatuen «maniobra bat» dela argudiatuta; haren arabera, iritzi publikoa nahastea» zen helburua. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du ez duela «zentzurik» bilerak patronala ez badago. Greba dute gaur ere: 24 egin dituzte iaztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.