NORTASUN AGIRIA

2019ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Izen-abizenak. Jose Luis Korta Elizondo.

Jaioterria. Orio (Gipuzkoa).

Jaioteguna. 1949ko apirilaren 25a.

Ibilbidea. Orio (1968-72), Lasarte-Michelin (1973-75), Kaiku (1976-87), Zierbena (1988-91), Orio (1991-97), Castro (1998-2006), Isuntza (2007) eta Kaiku (2008-18).

Garaipen zerrenda. Hamasei aldiz irabazi du Kontxako Bandera. Zortzi, arraunlari gisa: 1970ean, 1971n eta 1972an, Oriorekin; 1973an, Lasarterekin; 1978an, 1980an eta 1981ean, Kaikurekin; eta 2001ean, Castrorekin; bi, patroi gisa: 1992an eta 1997an, Oriorekin; eta sei, entrenatzaile gisa: 1982an, 2009an eta 2012an Kaikurekin; 1996an, Oriorekin; eta 2002an eta 2006an, Castrorekin.

Bestelakoak. Hainbat aldiz izan zen Espainiako txapeldun aulki mugikorrean, eta, 1980an, Moskuko Olinpiar Jokoetan aritu zen, Jose Ramon Oiartzabalekin. Olinpiar diploma lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.