KRITIKA. Opera

Werther bikaina

2015eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun

'Werther'

Egilea: Jules Massenet. Lekua: Bilbo, Euskalduna jauregia. Eguna: Urtarrilak 23.

Txalo luzeak entzun ziren OLBEk Bilbora ekarri zuen Werther-ren bertsioa saritzeko, kasu honetan, Turingo Teatro Regioreneskutik. Baina, zalantzarik gabe, Roberto Alagna tenorra izan zen arrakasta horren erantzulerik garrantzitsuena. Berak haizeratu zuen ahotsa ederra eta koloretsua da, igorpen eta proiekziogardenekoa: indartsua desesperazio uneetan, morbidoa, berriz, pasarte samur gehienetan. Horren eredu hunkigarriena Pourquoi me reveiller aria izan da, Werther maitale frustratuaren sintesia. Perfekzio horren atzetik ez da urrun ibili Elena Jikofa, mezzoa, heldu ezinezko bikotekidearen rolean, Charlotterena, hain juxtu. Ahots gozoa eta parekoa erabili zuen erregistro guztietan, hots,emakume ezkondueiexijitzen zaien fideltasuna adierazteko. Ahots adierazkorra zabaldu zuen, berriz, tragediaren eszenan, bere maitaleak bere buruaz beste egiten duenean, tradizioaren aurka erreboltatuz. Elena de la Merced bolumen eskaseko soprano arinak oso ondo eman zituen, aldiz, gurguiluz beteriko pasarteak, ahizpa txikiaren rolean.Manuel Lanza baritonoak, bere aldetik, ondo abestu zuen senarraren rolean, eta Stefano Palatxik, baxuak ,zuzen kantatu arren, nekea asmatu genuen haren indar gutxiko ahotsean. Musikaren zuzendaritzan Michel Plassonek oso ondo ezagutzen du Massenet eta haren agindupean Bilbao Orkestra Sinfonikoak eder islatu zituen —instrumentu batzuen denbora-pasa txikiak kenduta— Frantzian modan zegoen musika preziozista, eta zehatzago honetan, musika sentsuala eta malenkoniatsua.

Asko estimatzen dugu David Alagna ere. Asmatu zuen eszena klasikoa eta dotorea, dekoratu errealistak erabiliz: etxe neoklasiko baten kanpoaldea eta barneko gela zabalak, eliza gotikoaren alboko horma-bularrak eta beirateak...Operaren diskurtsoari asko lagundu zioten argiztatze kontrolatu eta sentimendu desberdinei egokituak, pertsonaien eta figuranteen arropa erromantikoak… Gaudeamus izeneko umeen koro gernikarrak, zehatz kantatu zuen eta eskarmentu duen taldetxoa eman zuen taulen gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.