'Aquarius'-eko 141 iheslariak banatuko dituzte

2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Aquarius ontzia Maltan lehorreratuko da, eta han dauden 141 iheslariak bost herrialderen artean banatuko dituzte: Alemania, Portugal, Frantzia, Espainia eta Luxenburgo. Malta «logistikaz» arduratuko da. Ontzia ostiraletik «argibideen zain» zegoen Mediterraneo itsasoan, Italiak eta Maltak lehorreratzeko baimena ukatu baitzioten. Sei herrialdeen arteko akordioa ontzi horretakoak ez diren beste 100 migratzaile ingururi ere eragingo die.

Aquarius MSF eta SOS Mediterranee GKEen ontzia da. Bigarren horretako zuzendari Frederic Penardek ontzat jo du Maltan lehorreratzea, Mediterraneo erdialdera «azkar» itzuli ahalko direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.