CNIko arduradunen agerraldia eskatu dute Senatuan

2022ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako Senatuko zortzi taldek eskatu dute Pedro Sanchez EspainiakoGobernuko presidenteak, CNI Espainiako zerbitzu sekretuko zuzendari Paz Estebanek eta estatuko segurtasunarekinlotura duten beste goi kargudun batzuek agerraldi bat egiteko. Taldeen helburua da arduradun politikoek azalpenak eman ditzaten Pegasus programaren bidez zelatatutako politikari independentisten eta horien senide eta abokatuen aurkako espioitza auziari buruz.

Geroa Bai, ERC, Junts, Bildu, Mas Madrid, Compromi?s, Adelante Andaluci?a eta Mes per Mallorca taldeek egin dute eskakizuna.

Geroa Baik ohar batean gogorarazi duenez, 2020ko azaroaren 5ean, Rafael Perez Ruiz Espainiako Segurtasun idazkariak ukatu egin zuen gobernuak Pegasus aplikazioa eskuratu izana. Orduko hartan, Koldo Martinez Geroa Baiko senatariak Perez Ruizi galdetu zion Pegasusen inguruan. Segurtasun idazkariak ihardetsi zuenez, aplikazioa soilik ez, hura garatu duen NSO Group Israelgo enpresa ere ez duela kontratatu Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.