Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Euskararen Nazioarteko Eguna

Neurona sareak eta euskara

Euskara bigarren hizkuntza gisa ikasteak neurona sareetan zer eragin daukan aztertuko du Basque Center on Cognition, Brain and Languagek, A2 mailako euskara ikasleekin.
Zenbait teknika erabiliz ikertuko dute ikasleen garuna BCBLko ikerlariek.
Zenbait teknika erabiliz ikertuko dute ikasleen garuna BCBLko ikerlariek. BCBL Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

H izkuntzaren jabekuntzan, ulermenean eta produkzioan parte hartzen duten mekanismo neurokognitiboak azaltzea izan ohi da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikerketen helburua. Aztertzen dituen eremuen artean, beste hizkuntza bat ikastean esku hartzen duten prozesuak daude, eta, horri lotuta, ikerketa bat jarri du martxan: aztertuko du zer-nolako eragina duen euskara bigarren hizkuntza gisa ikasteak neurona sareetan.

A2 mailako euskara ikasleekin egingo du ikerketa BCBLk. Ikasle horiek zenbait proba egin beharko dituzte, eta, erresonantzia magnetikoan, magnetoentzefalografian eta jokabidean oinarrituriko teknikak erabiliz, ikasleen memoria eta atentzioa aztertuko dituzte ikerlariek. Ikasturtearen hasieran eta amaieran egingo dituzte probak ikasleek, epe horretan hizkuntza ikastearen ondorioz zer aldaketa gertatu diren neurtu ahal izateko. AEKren babesa du proiektuak, eta ikerketan parte hartuko duten ikasle boluntarioek hiru baldintza bete beharko dituzte: euskarazko A2 mailako ikasle izatea, gutxienez eskolen %80ra joateko konpromisoa hartzea, eta 18 eta 50 urte bitarte izatea.

Azterlana BCBLk eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak elkarlanean abiarazitako proiektu handiago baten parte da, eta haren gakoetako bat da ez dela soilik hizkuntzaren eremura mugatzen. Izan ere, garuneko aldaketak iragartzea ahalbidetzen duten markatzailerik badagoen detektatzea da ikerketaren xedea, eta jakitea ea horiek aplikagarriak ote zaizkien patologiaren bat dutenei, haien lesio neuronalak sendatzeko prozesua aurreikusi ahal izateko.

Neuroplastikotasuna

Ileana Quiñones BCBLko ikerlariaren esanetan, gaur egun jakinekoa da burmuinean aldaketak eragiten dituela beste hizkuntza bat ikasteak. «Horren arrazoia garunaren neuroplastikotasuna da: hau da, garunak ingurumenaren eraldaketetara egokitu eta bere egitura eta funtzionaltasuna moldatzeko duen gaitasuna». Pertsona guztiek ez dute izaten hizkuntzak ikasteko erraztasun berbera, eta gauza bera gertatzen da gaitzen ondorengo eboluzioarekin ere. «Ikerketa honetan, aztertu nahi dugu ea beste egoera batzuetan aplika litezkeen ezagutza sor dezaketen garunean hizkuntzen ikaskuntzan gertatzen diren aldaketek».

Quiñonesek esan du martxan jarri duten ikerketak berezitasun nagusi bat duela: «Lehen aldiz aztertuko dugu pertsona bat denbora luzez, ikasketak gizabanako berarengan eragindako bilakaera neurtzeko». Azaroan hasi zen ikerketa, eta uztailera bitartean iraungo du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.