460.000 herritarrek eman dute izena ekitaldi nagusirako

2018ko irailaren 11
00:00
Entzun
ANC Biltzar Nazional Katalanak, Omnium Culturalek eta AMI Kataluniaren Independentziarako Udalen Elkarteak gaurko Diadarako antolatu duten ekitaldi nagusian parte hartzeko 460.000 herritarrek eman dute izena. Bartzelonako Diagonal hiribidea beteko dute herritar horiek. 37 zatitan banatu dute ibilbidea; 16:00etan hasiko da ekitaldia, eta hainbat ekintza egingo dituzte zati horietan denetan. 17:14an, berriz, bildutako jendeari isiltzeko eskatuko diote antolatzaileek; izan ere, Diagonalaren mutur batetik suziri bat jaurtiko dute, eta mutur horretan bildutakoak zarataka hasiko dira, zatiz zati «zarata uhin bat» sortzeko. Horrekin bukatuko da ekitaldia. 17:14 da aukeratutako ordua, 1714. urtean Espainiako Erresumak Kataluniako Printzerriari lege eta erakunde propioak kendu baitzizkion.

Independentistak sareak parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei. 15:00etarako kalejira bat antolatu du Euskal Etxetik Diagonaleko Euskal zatiraino.

Dena den, urtero bezala ekitaldiak atzo hasi ziren. Iluntzean, parlamentutik Generalitatearen egoitzaraino martxa bat egin zuten, erakunde publikoek antolatuta, eta han izan ziren, besteak beste, Quim Torra Generalitateko presidentea eta Roger Torrent parlamentukoa. Preso independentisten askatasuna eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.