Hautagai «disidenteak» 133 izango dira

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Frantziako Asanblearako bozen lehen itzulian 133 dira hautagai «disidente» deiturikoak, beren alderdiak edo aliantzak beste diputatugai bat aurkeztea erabaki arren lehian jarraitzea erabaki dutenak. Horietako gehienak NUPES Herri Batasun Ekologista eta Sozial Berria osatu duten indar politikoetakoak dira, baina Emmanuel Macronen Renaissanceri ere eragin dio gertakari horrek.

NUPESek PS Alderdi Sozialista jatorri duten 65 hautagairi egin beharko die aurre, PCF Frantziako Alderdi Komunistako 11ri, eta LFI Frantzia Intsumisoko eta EELV Europa Ekologia-Berdeak indar politikoko hirunari. Denera, 82 diputatugai dira, eta beren burua aliantza ezkertiar horretatik kanpo kokatu dute.

Renaissanceren kasuan, 30 dira hautagai «disidente» izendaturikoak, eta alderdi horrekin batera Ensemble aliantzan aurkeztu diren Horizonsi —zazpi— eta Modem Mugimendu Demokratikoari ere gauza bera gertatu zaie —bost—. Azkenik, LR Errepublikanoak eskuindarrak ere bere inbestidurarik gabe aurkeztuko diren zortzi diputatugairi egin beharko die aurre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.