BARNAHUS EREDUA

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Barnahus eredua nola martxan jarri aztertzen ari dira Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza. Hona hemen sistema horren ezaugarri nagusiak.
Arreta integrala
Jatorria. Amerikako Estatu Batuetan jarri zituzten martxan haurrak laguntzeko lehen etxeak. Europan, iparraldeko herrialdeetan hedatu da eredua; Islandiak abiatu zuen lehen barnahus edo umeen etxea, 1998an, eta gero Suedian, Norvegian eta Danimarkan ezarri dute.
Helburuak. Sexu indarkeria jasan duten adingabeei arreta integrala ematea eta haien birbiktimizazioa saihestea du xede.
Eredua. Haur eta nerabeen aurkako bortizkeria kasuetan esku hartzen duten profesionalak gune berean biltzen ditu, eta, hala, espezializazioa eta haien arteko koordinazioa hobetzen ditu.
Umeen etxea
Eremu atsegina. Umeei eta nerabeei egokitutako guneak dira; adingabeek ez dute polizia etxeetara edo epaitegietara joan behar.
Arreta. Adingabeei eta haien senideei laguntza psikologikoa emango zaie hasieratik; familia guztietara hedatuko da hori, orain arte babesgabetasun inguruetatik iritsitakoei soilik eman izan baitzaie. Gainera, Barnahusen jasoko da haurraren testigantza, gerora aurretiazko froga osatuko duena.
Bi lantalde. Save the Childrenek instituzioei eginiko proposamenaren arabera, bi lantalde izango lituzke etxeak. Lehena beti bertan egongo litzateke; koordinatzaile batek, gizarte langile batek eta psikologo batek osatuko lukete, eta adingabeen harreraz, aholkularitzaz eta arretaz arduratuko lirateke. Bigarren lantaldea Barnahusera joango litzateke frogak egiteko edo hartzeko: instrukzio epailea, fiskala, abokatua, auzitegi medikua eta psikologoa, polizia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.