Sebastien Castet. Euskal Konfederazioa

«Jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egiteko oinarri sendoa dugu»

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Euskara «ofizialki» aitortu izana pausoa da, Euskal Konfederazioaren esanetan: «sinbolikoa» iruditu arren, lehen aldia dela horrelako urrats bat egin dutena. «Delibero horrek berresten eta sendotzen du Euskal Elkargoak euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta eramateko duen borondatea».

Sebastien Castet konfederazioko ordezkariaren arabera, «egokia eta mamitsua» da hizkuntza politikarako proposamena. Lau urrats aipatu ditu bereziki: esperimentazio proiektua, helburuak finkatzeko asmoa, EEPn akuilatzaile izatea eta eragileak kontuan hartzea. «Oinarri sendoa dugu jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egiteko hizkuntza politikan. Orain, politika horren obratzea izanen da Euskal Elkargoaren betebeharra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.