ANIZTASUN HANDIA

2018ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Uretan flotatzen diren organismo multzoari deritzo plankton, baina kategoria horretan mota askotako bizidunak daude. Horietatik hainbatek bizia osoa ematen dute plankton gisa, baina beste batzuek bizitzaren lehen zatia besterik ez dute igarotzen egoera horretan.

Bakterioplanktona

Bakterioek urpeko prozesu biogeokimikoetan berezko garrantzia dute, bereziki karbonoaren era nitrogenoaren finkapenean.

Fitoplanktona

Batez ere, alga zelulabakarrak. Fotosintesia egiten dutenez, argia behar dute. Horregatik, ur azaletik gertu bizi dira.

Zooplanktona

Protozoo txikiak, krustazeoak, larbak eta arrautzak ere sartzen dira talde honetan. Jitoan daudenez, marmokak ere planktonaren parte dira.

Mikoplanktona

Onddoek eta legamiek osatzen dute talde hau. Idorrean dauden antzeko organismoek bezala, garrantzi handia dute materia organikoa desegiteko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.