IBILBIDE LUZEA

2017ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Unibertsoko estrukturarik handienak behatzean, Newtonen ekuazioek huts egiten dute. Hori azaltzeko, materia ilunaren eta energia ilunaren hipotesiak proposatu dira.

1933. Fritz Zwicky astronomoak iradoki zuen galaxien arteko tartean materia ikusezina zegoela. Alabaina, zientzia komunitateak ez zuen ideia hori babestu.

1970. Vera Rubin astronomoak kontzeptu hori berreskuratu zuen izarren mugimenduan atzemandako anomaliak azaltzeko. Andromedako galaxiaren birak ikertzen ari zela, Rubin konturatu zen galaxien zentrotik urrun zeuden izarrak zentrotik gertuko izarren abiadura berean mugitzen ari zirela. Hori azaltzeko, espektro elektromagnetikoan «ikusten» dena baino materia gehiago egon behar duela azaldu zuen.

1998. Astronomo talde batek aurkitu zuen unibertsoaren hedadura ez zela uniformea, azeleratua baizik. Azelerazio hori azalduko lukeen beste indar berri bat aurkitu behar zuten ikertzaileek ezinbestean: energia iluna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.