CDRek epaiari ez obeditzeko eskatu diote Generalitateari

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Errepublikarako defentsaren batzordeek (CDR) Kataluniako Gobernuari eta alderdi independentistei eskatu diete Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia desobeditzeko.

Atzo kaleraturiko ohar batean, CDRek jakinarazi zuten mobilizazioei eutsiko dietela, eta kritiko agertu ziren Espainiako Poliziaren eta mossoen indarkeriarekin: «Ez gara eroriko indarkeria faltsuaren argudioarekin desmobilizatu nahi gaituztenen tranpan».

Hori bai, batzordeek defendatu zuten euren ekintzak baketsuak direla, eta horrelakoak izango direla aurrerantzean ere. Miquel Buch Kataluniako Barne kontseilariaren dimisioa ere exijitu zuten, mossoen indarkeriagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.