KRONOLOGIA

2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
1951eko ekainaren 9a. Lehen kontratua izenpetu zuten Espainiako Abiazio Ministerioak eta Bardeako Batzarrak, 25 urterako. Espainiak urtean 20.000 pezeta ordainduko zituela adostu zuten.
1952ko urriaren 10a. Bonba batek Miguel Murillo Cabestre artzaina hil zuen, Arguedasen.
1968ko ekainaren 1a. F-104 Starfighter hegazkin batek lurra jo zuen Funesen. 1969tik 1973ra, beste hamar ezbehar erregistratu ziren, praktikak egiten ari ziren hegazkinek lurra jota. 14 militar hil ziren.
1976ko ekainaren 14a. Kontratua berritu zuten Espainiak eta Bardeako Batzarrak, beste 25 urterako.
1979ko ekainaren 3a. Energia nuklearraren eta tiro eremuaren aurkako protesta egin zuten Tuteran. Guardia Zibila manifestarien aurka oldartu zen, eta Gladys del Estal ekintzailea hil zuten tiro batez.
1979ko urriaren 2a. Bonba bat erori zen La Sotonera kanpinean (Aragoi, Espainia), eta handik lau hilabetera, beste bat Valtierran (Nafarroa).
1980ko abenduaren 10a. Istripuen ugaritzeaz galdetu zuen UPNko Jesus Aizpunek Espainiako Kongresuan, eta tiro eremua desegiteko eskatu zion Nafarroako Diputazioko buru Jaime Ignacio del Burgok Defentsa Ministerioari.
1986ko abenduaren 18a. Tiro Eremuaren Aurkako Asanblada sortu zen.
1987ko ekainaren 7a. Tiro eremuaren aurkako I. martxa egin zuen asanbladak.
1988ko urtarrilaren 1a. Bardeako Batzordeak aho batez erabaki zuen tiro eremua desegiteko eskatzea. Eskaerarekin bat egin zuen Nafarroako Legebiltzarrak.
2000ko azaroaren 1a. Bardea Biosferaren Erreserba izendatu zuen Unescok.
2008ko martxoaren 5a. Tiro eremuaren aurkako adierazpena onartu zen legebiltzarrean.
2008ko abenduaren 22a. Kontratu berria sinatu zuten Bardeako Batzordeak eta Espainiak, beste hamar urterako, diru gehiagoren truke.
2010eko urtarrilaren 11. Bardea Orain elkartea sortu zen.
2015eko urriaren 21a. Trident Juncture ariketak egin zituen NATOk Bardean. Handienak Gerra Hotzaz geroztik.
2018ko abenduaren 7a. Defentsak eginiko eskaintza onartu zuen Bardeako Batzordeak: 14 milioi euro urtean. 2028ra arte berritu zuten ituna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.