Igotzea da aurreko sasoian jasotako kolpea ahazteko modurik onena

Alavesek eta Eibarrek helburu bera dutela ekingo diote bihar lehiari: Espainiako Lehen Mailara itzultzea. Aldaketa asko egin dituzte

Luis Garcia Plaza, aginduak ematen, Athleticen aurkako lagunartekoan. J. Z. / EFE.
Julen Etxeberria.
2022ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Burumakur amaitu zuten aurreko denboraldia Alavesek eta Eibarrek. Arabarrak Espainiako Bigarren Mailara jaitsi ziren, maila nagusian sei sasoiz jokatu ondoren. Gipuzkoarrei, berriz, bitan egin zien ihes igoerak: lehenbizi, ligako azken partidaren hondarrean; eta, ondoren, kanporaketan.

Asteak pasatu dira ordutik, baina kolpeak eragindako mina ez da erabat sendatu. Modu bakarra dago zauria ixteko: Lehen Mailara itzultzea. Horretan saiatuko dira biak bihartik aurrera.

Eibarrek jokatuko du lehenbizi, Ipuruan, Teneriferen aurka (17:00). Aldaketa asko egon dira taldean. Jokalarien artean izan dira, aulkian aurreko denboraldiko entrenatzailea izango baita: Gaizka Garitano. Deriokoak talde eraberritua izango du bere aginduetara. Zortzi jokalari joan dira: Edu Exposito, Leschuk eta Fran Sol nabarmentzen dira horien artean. Sei jokalari iritsi dira: Jose Rios, Juan Berrocal, Matheus Pereira, Imanol Garcia de Albeniz, Alvaro Vadillo eta Jon Bautista.

Alavesek, berriz, Leganesi egingo dio bisita (21:00). Aldaketa asko egon dira Arabako taldean. Lehena, aulkian: Luis Garcia Plaza da entrenatzailea. Levanten eta Mallorcan egin bezala, Lehen Mailara igo nahi du Alaves. Horretarako, talde ia berria izango du. Batetik, jokalari garrantzitsu gehienak joan dira. Haien hutsunea betetzeko, zortzi jokalari fitxatu ditu klubak: Salva Sevilla, Jon Guridi, Anderson Arroyo, Carlos Benavidez, Xeber Alkain, Aleksandar Sedlar, Nikolas Maras eta Jose Luis Rodriguez, Puma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.