HILBERRIA. Johnny Hallyday

Rock-and-rolla zainetan

YOAN VALAT / EFE

Naiara Elola

2017ko abenduak 7
Maisua izan da rock eta twist generoari dagokionez Johnny Halliday (Paris, 1943-2017) musikari frantziarra. Martxoan diagnostikatu zioten biriketako minbiziak jota zendu zen atzo. Ez zuen inor epel uztea atsegin. Rock-and-rollaren filosofia erabat barneratuta zuen, eta horren arabera bizitzea maite zuen. Izugarri artista arrakastatsua izan da. 50 urte egin ditu musikari moduan, eta denbora horretan 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu.

Sarritan esan izan da Hallyday zela Frantziako Elvis Presley. Hain zuzen ere, haren Loving You abestia entzun ondotik erabaki zuen musikaria izan nahi zuela. 1960an kaleratu zuen lehen lana izan zen Hello Johnny diskoa. Urtebete geroago, Let's Twist Again abestiaren frantsesezko bertsioarekin (Viens danser le Twist) lortu zuen arrakasta, lehenengoz. Estudioko 46 disko eta zuzeneko 25 disko kaleratu zituen, eta lan horiengatik platinozko hemezortzi disko irabazi zituen. Hallydayren abesti asko, belaunaldi baten ereserki ere badira, Rester vivant, O Carele eta Noir c ├ęst noir adibidez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna