NOR DA NOR?

2018ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Alfredo de Miguel. Arabako diputatua 2007tik 2010 arte, atxilotu zuten arte. EAJren Araba Buru Batzarreko kidea zen. Miñaoko Teknologia Parkeko administrazio kontseiluko kide izan zen. Leporatzen diote delitu sare bateko buru izatea. 29 urte eta bederatzi hileko zigorra eskatzen du fiskalak harentzat. 54 urte eta 11 hilabetekoa lehen.

Ainhoa Bilbao. De Miguelen emaztea, Kataia Consultingen bazkidea. Bost urteko zigorra orain. Lehen, 30 urte eta bost hilabeteko eskaera.

Aitor Telleria. EAJren Araba Buru Batzarreko kide orduan, eta Miñaoko teknologia parkean zeuden Arabako Berrikuntza eta Enpresa Gunearen arduraduna. 13 urteko eta zazpi hileko eskaera du. 32 urte eta bi hilekoa lehen.

Araceli Bajo. Aitor Telleriaren emaztea. Kataia Consultingeko bazkide eta heren baten jabea.

Bost urteko zigor eskaera egin du fiskalak. Lehen, 21 urtekoa eta sei hilekoa.

Koldo Otxandiano. Arabako ABBko kide ohia, eta ikertu diren sozietate batzuen sustatzailea. 13 urteko eta zazpi hileko eskaera du. 32 urte eta bi hilekoa lehen.

Iratxe Gaztelu-Urrutia. Koldo Otxandianoren emaztea. Kataia Consultingen bazkidea. Bost urteko zigor eskaera du. Lehen, 21 urtekoa eta sei hilekoa.

Aintzane de Miguel. Alfredo de Miguelen arreba, Kataia Consultingeko eta Errexaleko langilea. Hiru urteko eta lau hileko zigor eskaera. Lehen, 13 urte.

Iñaki San Juan. Leioako Kultura zinegotzia eta ikertutako hainbat enpresaren administratzailea. Zazpi urteko zigorra orain. 19 urte eta bi hilabetekoa lehen.

Josu Montes. Ortzi Mugako administratzailea eta Errexaleko langilea. Sei urteko zigorra eskatu du fiskalak orain. 17 urte eta sei hilabetekoa lehen.

Maria Justina Angulo. Zanbranako EAJko alkatea, 1995etik 2007ra, eta zinegotzia 2011ra arte. 10 urteko inhabilitazioa orain. Lau urteko espetxea lehen.

Francisco Javier Sanchez Robles. Gazte eta Ekintza Komunitarioko zuzendaria Kultura Sailean, Jaurlaritzan, 2003tik 2009ra. Zortzi urteko zigorra du orain.18 urte eta lau hilabetekoa lehen.

Gurutz Larrañaga. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordea 2003tik 2009ra. 10 urteko inhabilitazioa orain. Lehen, 17 urteko espetxe zigorra.

Jon Iñaki Etxaburu. Leporatzen diote Kataia Consultingi %4ko komisioak pagatu izana, lan kontratu batzuen truke. Sei urte eta zortzi hileko zigor eskaera orain. 11 urtekoa lehen.

Alfonso Arriola. Miñaoko Teknologia Parkearen handitzean izan ziren irregulartasunekin lotzen dute. Bost urte eta bederatzi hilabeteko zigorra orain. 21 urtekoa lehen.

Julian Sanchez Alegria. Teknologia Parkeen Sareko presidentea 2005-2009 artean. Urtebete eta bederatzi hilabeteko zigorra orain. 17 urtekoa lehen.

Miren Lourdes Bilbao. Miñaoko Teknologia Parkeko zuzendari teknikoa 2007tik 2011ra. Lau urteko zigor eskaera orain. 11 urte eta sei hilekoa lehen.

Sergio Fernandez Oleaga. Stoa enpresako administratzaile eta sozio bakarra. Zazpi urte eta bost hilabeteko zigor eskaera du orain. 12 urteko zigorra lehen.

Josu Arruti Letamendia. Sidepurreko bazkidea. Urte bat eta bederatzi hileko eskaera du orain. Lehen, 19 urteko eskaera zuen.

Jesus Arruti Odriozola. Jesus Jose Arrutiren aita, Sidepurreko bazkidea. Bederatzi hilabeteko zigorra orain. 19 urte eta sei hilekoa lehen.

Estibaliz Arruti Letemendia. Sidepurreko langilea. Absoluzioa eskatu du fiskalak orain. Lehen, sei urte.

Gorka Errasti. Estibaliz Arrutiren senarra, eta Zerulurren sortzaileetako bat. Absoluzioa eskatu du fiskalak. Lehen, sei urte.

Francesc Fernandez. Riera enpresa taldeko arduradunetako bat. Absoluzioa eskatu du fiskalak orain. Lehen, zazpi urte.

Placid Casas. Riera taldeko beste arduradunetako bat.

Absoluzioa eskatu du fiskalak orain. Lehen, zazpi urte.

Joaquin Sabater. Zanbranako operazioarekin ustez lotutako beste enpresari bat. Absoluzioa eskatu du fiskalak orain. Lehen, zazpi urte.

Ramon Tomas Riba. Zanbranako operazioarekin ustez lotutako beste enpresari bat. Absoluzioa eskatu du fiskalak orain. Zazpi urte lehen.

Prudencio Hierro. Sare horiei lotutako enpresetako kudeatzaileetako bat. Hiru hileko zigorra eskatu dute harentzat orain. Lehen, zazpi hilekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.