Guantanamoz, Argentinaz eta Aljeriaz ere bai

2015eko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Joan Mari Torrealdairen tortura testigantzez gain, bertze lau biktima ere mintzatu ziren atzo Baionako jardunaldietan.

Ixone Fernandez euskal herritarrak Cadizen atxilotu eta jasandako torturak azaldu zituen. Bertzeak bertze, emakume izateagatik ere pairatu behar izan zuen: sexu bortxa mehatxuak egin zizkioten. Guantanamon egondako Mourad Benchellalik ere azaldu zuen han bizitako sufrimendua. Aljeriakoaz Jean Salem mintzatu zen, haren aita Henri Alleg-ek idatzi baitzuen La Question liburua, pairatu tratuez mintzo dena. Argentinako Maiatzeko Plazako Buscarita Roak eman zion bukaera testigantza sortari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.