Jose Antonio Rodriguez.
ARGI ALDIAN

Gaztetasunaren iturria bilatzen

2015eko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Beldurrezko film klasikoetan, banpiroek biktima gazteenodola xurgatzen dute, eta, horrela, ehunka urtez jarraitzen dute bizirik. Banpiroen filmak gogorarazten dituenesperimentu klasiko batean, sagu gazte baten zirkulazio sistema eta sagu zahar batena konektatu zituzten ikertzaileek orain dela 150 urte. Odol berriari esker, sagu zaharra gaztetuegin zela behatu zen. Fenomeno hori parabiosia izendatu zuten. Parabiosiari buruzko ikerketa berpiztu egin da berriki, eta, azkeneko 10 urteotan, parabiosiak sagu zaharren ehunezberdinak hobetzen dituela baieztatu egin da, besteakbeste bihotza, garuna eta muskuluak.

Adinaren kontrako terapiaren ikuspuntutik, emaitza hauek oso interesgarriak dira. Hala ere, parabiosian oinarritutakoterapiak garatu baino lehen, odoleko «gazteagotze faktoreak» identifikatu behar dira. Beharbada, faktore hauek «gaztetasunaren iturri» gisa erabil litezke etorkizunean, jendearen bizitzaren iraupen osasuntsua luzatzeko.

Arlo honetan, aurrerapen nabarmen bat publikatu zen iaz: ikerlari batzuek GDF11 izeneko proteina identifikatu zuten gazteagotze faktore gisa. GDF11 injekzioek, sagu zaharren bihotza, usaimena eta zauriak sendatzeko gaitasuna hobetu zuten. Hala ere, beste ikertzaile batzuek joan den igandean jakinarazi zuten emaitza deigarri hauek ezin izan dituztela errepikatu. Kontraesanezko emaitza horien arrazoia ez dago argi, eta eztabaida bizia dago arloan. Baina, momentuz, badirudi gaztetasunaren iturria bilatzen jarraitu beharko dugula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.