Zer zabor hartzeko baimena zuen?

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Verter Recyclingek ia berrehun hondakin mota hartzeko baimena zuen. Luzea da zerrenda, eta multzorik esanguratsuenen laburpen bat da hau: papergintzako lokatzak eta egurraren transformazioko hondakinak; altzairutegietako zepak; eraisketetako eta eraikuntzako hondakinak; material amiantodun jakin batzuk; petrolioa fintzearen eta gas naturala garbitzearen hondakinak; lehen sektorekoak eta elikagai industriakoak; harrobi eta meatzetakoak; hondakinak prozesatzean sortutako hondakinak; argazkigintzaren industriakoak; industriaren prozesu termikoetakoak; beiraren industriakoak; zementu fabriketakoak; adreilu, teila eta antzekoen produkziokoak; pintura, berniz, esmalte, inprimatzeko tinta eta gisakoak; ibilgailu jakin batzuk; katalizatzaileak; bituminosoak; lur, harri eta lokatzak; araztegietako lokatzak, eta beste asko. Nolanahi ere, zabortegian baimendu gabeko gaiak modu inkontrolatuan botatzen zituztela agerian utzi dute agiri, datu eta salaketa ugarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.