Etxegabetzeek %6 egin dute gora Hego Euskal Herrian iaztik

Aurtengo lehen hiruhilekoan 292 etxegabetze izan dira Hego Euskal Herrian, joan den urteko garai berean baino %6,18 gehiago

Etxegabetze bat Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU.
inaut matauko rada
2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak estatuan lehen hiruhilekoan izandako etxegabetzeen datuak argitaratu zituen atzo, eta Hego Euskal Herrian %6,18 igo dira aurreko urtearekin alderatuta. Hipoteka betearazpenen eta Hiri Errentamenduen Legearen bidezko prozedurak gehituta, Hego Euskal Herrian 275 kaleratze izan ziren 2021eko lehen hiruhilekoan, eta aurten, epe berean, 292 izan dira guztira.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuei erreparatuta, %13,3 gehitu dira hipoteka betearazpenen bidezko prozedurak, eta Hiri Errentamenduen Legearen bidezko kaleratzeak, berriz, %7,9. Guztira, beraz, joan den urtetik %9 ugaritu dira etxegabetzeak hiru herrialdeetan.

Nafarroan hipoteka betearazpenaren bitartez egindako prozedurak ugaritu dira. 2021eko lehen hiruhilekoan sei egin ziren, eta aurten, berriz, hamalau; %133ko igoera da. Bestalde, Hiri Errentamenduen Legearen bidezko etxegabetzeek %16,7 egin dute behera, 2021ean 60 egin baitziren, eta aurten 50. Guztira, Nafarroan %3 gutxitu dira kaleratzeak.

2022ko otsailaren 22an Espainiako Gobernuak pertsona zaurgarrienen etxegabetzeen etenaldia luzatu bazuen ere, datuek erakusten dute Hego Euskal Herriankaleratzeak ugaritu egin direla.

Espainiako Ministroen Kontseiluak 2022ko irailaren 30era arte luzatu zuen alternatibarik ez duten pertsona zaurgarrienak etxegabetzeko debekua, eta neurri horren babespean geratzen dira familia zaurgarriak, haurrak dituzten familiak, menpekotasun egoeran dauden pertsonak eta indarkeria matxistaren biktimak ere, betiere alokatutako etxea jabe handiena bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.