Costa Rica

Doi-doi sailkatu den arren, borrokatzen saiatuko da

2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Munduko Koparako sailkatzen azkena izan zen Costa Rica. Kanporaketa bidez lortu zuen Qatarren aritzeko eskubidea, Zeelanda Berriari 1-0 irabazita. Hirugarren Munduko Kopa izango du jarraian. Final-laurdenetaraino iritsi zen 2014an, baina miraria beharko luke aurten ere hori lortzeko. Multzoko talderik apalena da. Aurpegia ematearekin nahiko izango du. Taldeko ikurrek agurreko aldia izango dute: Keylor Navas, Celso Borges eta Bryan Ruizek, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.