Mugarria ezarri nahi du Osasunak, gaur Sadarren Sportingi irabazita

Etxeko sentipen onei heldu, eta aurkari zuzen baten aurka garaipen baliotsua lortzen saiatuko da. Xisco eta Villar ez dira ariko

enaut agirrebengoa
Iruñea
2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
«Jokalari onak ditugu, baina oraindik ez gara talde bat, edo, bederen, nahi dugun taldea». Ohi bezain autokritiko agertu zen atzo Jagoba Arrasate, Osasuna eta Sportingen arteko neurketaren bezperan. Arrazoirik badu horretarako, Iruñeko taldeak lau puntu eskas batu baititu Bigarren Mailako lehen bost jardunaldietan. Batzuetan hobekuntza zantzuak igorri ditu, baina jarraitutasuna falta zaio. Eta, batez ere, defentsan erraztasun handiak ari da ematen. Hori hala, egoera iraultzeko premiaz solastatu zen Arrasate. «Hau prozesu bat da, baina ezin dugu hori aitzakia gisa erabili. Irabazten hasi behar dugu».

Inertzia aldatzeko aukera ona du gaur Osasunak, Sporting izango baitu aurrean, Lehen Mailara igotzearekin amets egiten duen beste taldeetako bat. Espainiarrei irabaztea akuilu ezin hobea litzateke dinamika irauli eta bide onari heltzeko. Sporting zazpigarrena da sailkapenean, zortzi punturekin; hortaz, irabazita, gorritxoak puntu bakarrera hurbilduko litzaizkioke. Arrasaterenek badute baikor izateko motiborik, orain arte etxetik kanpo apal jardun arren, Sadarren kalitatezko zertzeladak ari baitira erakusten.

Teknikari bizkaitarrak ezingo ditu Xisco eta Villar zelairatu, min hartuta baitaude. Bestalde, zalantzan dago Clerc eta Meridaren parte hartzea. Hegalekoaren kasuan, aurreikuspenak onak dira, eta litekeena da hasieratik aritzea; bestela, Lillok edo Irigoienek ordezkatuko lukete.

OSASUNA-SPORTING

Osasuna. Ruben; Nacho Vidal, Unai Garcia, Aridane, Clerc; Oier,

Iñigo Perez; Olabide, Ruben Garcia, Kike Barja; eta Brandon.

Sporting. Mariño; Molinero, Alex Perez, Babin, Canella; Cofie, Cristian Salvador; Carmona, Sousa, Lod; eta Djurdjevic.

Epailea. Diaz de Mera.

Lekua. Sadarren (18.375 ikusle).

Ordua. 16:00etan (Gol).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.