Espainia

Eskarmentua falta du, baina kalitatea sobran dauka

2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Talde izaera da Espainiako selekzioaren indargunea. Luis Enriquek goitik behera aldatu du 2018an hartu zuenetik, eta, oraindik trantsizioan dauden arren, onenen pare aritu daitezkeela erakutsi zuten azken Eurokopan. Baliteke esperientzia falta sumatzea Munduko Kopan, aurrenekoa izango baita hogei jokalarirentzat; horien artean daude Unai Simon, Nico Williams eta Hugo Guillamon euskal herritarrak. Zelai erdian eta erasoan talentu handia dute, Pedri buru dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.