Haur eta gazte literatura. 'Nolakoa da zure garuna?'

Bagina eta bagenu...

Idazlea: Betina Ip. Ilustratzailea: Mia Nilsson. Itzultzailea: Amets Santxez. Argitaletxea: Ttarttalo.

2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Jakintza liburuak maite ditugunok ongi aski dakigu zenbat zor diogun Ttarttalo argitaletxeari. Beste inor ez da euskal panoraman hain beharrezkoak diren argitalpenak eskaintzen ari, Ibaizabalen aldizkako ezusteko zoragarriak salbu.

Zehazkiago, zientziaren mundua, hain dinamikoa eta albistez betea, ez da existitzen euskal haur literatura sortzaileen artean, eta Ttarttalo argitaletxea britainiar eta frantziar argitaletxe jakin batzuen hainbat lan plazaratzen ari da azken hamarkadatan.

Liburu honen egileak neurozientzia arloko ikertzaile bat eta diseinuan espezializatutako lantalde bat dira, ahaztu gabe argitaletxe ahaltsu bat izan dutela atzean. Bai, gauzak ongi egitekotan, diziplinartekotasuna ezinbesteko kontzeptua da.

Emaitza halakoxea da: adigai konplexu bat era sinple eta ulergarrian azaltzen duen obra.

Liburuaren oinarria hamabost orri-biko dira, segidan emanak, azalpen hari batekin lotuak. Irudien gainean bi pertsonaia daude, hontza (=jakintza) eta neskatoa (=irakurlea) bokadiloetan hitz egiten, azalpenen xede diren irudien gainean.

Jatorrizko bertsioak lotura interesgarri hau eskaintzen du: https://www.brainfacts.org/3d-brain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.