ZENBAIT PASARTE

2014ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Legeak 34 artikulu ditu. Hona hemen pasarte batzuk:

Helburua

Aukera sexualarengatik inor ez baztertzea, eta hartu behar diren neurriak hartzea, Kataluniak dituen eskumenetan bai arlo publikoan, bai pribatuan eskubide horiek urratuak izan ez daitezen: bizitzaren arlo guztietan, bizitza osoaneta egoera denetan.

Definizioa

Legeak ezartzen dituen kausak. Bere aukera sexualarengatik tratuan gutxiesten denean norbait edo desabantailan dagoenean. Harekiko jarrera desegokia denean, hitzez edo fisikoki, eta duintasunaren eta osotasun psikiko edo fisikoaren aurka jotzen denean.

Botere publikoek esku hartzeko orientabideak

Sentsibilizatu, prebenitu, behatu, arreta eman, osatzen lagundu eta erreparatu egin behar dute erakundeek. Ezkonduek, LGBTkoak ere, familiak dira efektu guztiekin, arlo publikoan zein pribatuan, praktika judizialean eta administratiboan .

Zerbitzu osoa

Indarkeria jasanez gero, LGBT pertsonei zerbitzu osoa emateko baliabideak jarri behar dira.

Formazioa eta sentsibilizazioa

Kataluniako erakunde publikoek bermatu egin behar dute sentsibilizazio egokia prebentzioan, detekzioan, arretan, osasun arloko langileengan, hezkuntzan, lan munduan, zerbitzu sozialetan, hedabideetan.

Hezkuntza

Curriculumetan txertatu egin behar da aniztasun sexualari buruzko materiala.

Ordena publikoa

LGBT pertsonei tratu egokia ematen zaiela bermatzeko neurriak hartu behar dira polizia etxeetan eta espetxeetan.

Lan mundua

Dagokion departamentuak bermatu behar du inor ez dela diskriminatua izango bere aukera sexualarengatik.

LGBT familiak

Medikuntzan, heriotzako tramiteetan eta haurrak izateko uneetan LGBT familiek beste familien tratu bera izango dute.

Isunak

Delitua edo falta den, dagokion organoak erabaki beharko du, eta, hala behar izanez gero, fiskaltza eta organo judiziala jakinaren gainean jarri beharko dira. Arinak izango dira LGBTko pertsona bati, bere aukera sexualarengatik iseka edo mespretxua agertzen bazaio marrazki edo testu baten bidez, edo bestelako adierazpide baten bitartez. Larriak izango dira ahozko eraso homofobikoak edo hedabide publikoetako argitalpenak, bazterketa eta mespretxua agertuko dutenak. Eta oso larriak izango dira eraso fisikoa dagoenean, oinarrizko eskubideak bortxatzen direnean, hitzaldi publikoetan mezu homofobikoak ematen direnean edo homofobia susta dezaketen mezuak ematen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.