ONARTUTAKO LEGEAK

2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Atzo eztabaidatutako lege eta egitasmo nagusiak.

Berdintasun Legea. Emakumeen posizio ekonomiko, sozial eta politikoa sendotzeko balio aldaketa bultzatuko du legeak. Berdintasunerako plan estrategiko bat garatuko da, gizarte arloko eragileek osatutako kontseilu bat sortuko, eta arlo desberdinetan neurriak ezarriko ere: kontratazio publikoan sexua aintzat hartuko da, haur kirolean praktika mistoak sustatuko dira, hezkuntzan indarkeriari aurre egiteko eta berdintasuna sustatzeko programak ezarriko dira...

Kirol lanbidea. Kirol lanbidean jarduteko oinarrizko arauak ezarriko ditu. Kirol monitore izateko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren bidez egiazta daitekeen kualifikazioa izan beharko du. Entrenatzaile, kirol zuzendari edo prestatzaile fisikoak ere arautzen ditu. Sexu aldetik, diskriminazioa debekatzea aurreikusten du.

Foru Berria. 1973ko zuzenbide zibileko arauak XXI. mendera eguneratu dituzte. Pertsona, familia, oinordetza, jabetza eta kontratuen inguruko testu bilketa da. Hiru urteko lanari amaiera eman diote.

Animaliak. Lagun egiteko animaliak babesteko arauak ezartzen ditu. Animaliak utzi edo tratu txarra ekiditeko neurriak jasotzen ditu, baita praktika onak sustatu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.