Auzitegi Gorenak bihar erabakiko du Junquerasi buruz

2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak bihar erabakiko du Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetua eurodiputatu gisa inhabilitatzen duen ala ez.

Espainiako Hauteskunde Batzordeak joan den ostiralean ebatzi zuen hura ezin dela Europako Parlamentuko diputatu izan, Gorenak hamahiru urteko espetxealdira eta beste horrenbesteko inhabilitaziora zigortu zuelako urriaren 14an, sedizio delitua leporatuta. ERCko buruaren defentsak helegitea aurkeztu zuen atzo erabaki horren kontra, eta ebazpena premiaz baliogabetzeko eskatu zion Gorenari, auzitegiak Junquerasen eurodiputatu izaerari buruzko auzia argitu artean.

Europako Parlamentuan, Espainiako justiziak entzungor egiten segitzen duen arren, Junquerasen, Carles Puigdemonten eta Toni Cominen fitxak sartu zituzten atzo goizean ganberaren webgunean, gainontzeko diputatuen artean.

Europarlamentuak datorren astelehenean egingo du urteko lehen osoko bilkura, eta, ganberaren zuzendaritzak herenegun esan zuenez, hiru politikari katalanak hitzordu horretan egon behar dira akta jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.