'Geure oinarrietatik' manifestuarekin bat egin du Kontseiluak

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Berria -

2018ko urtarrilak 20

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak babestu egin du Geure oinarrietatik manifestua. Paul Bilbao idazkari nagusiak bilera egin du Beatriz Zabalondo BERRIA Taldeko lehendakariarekin, Iban Arregi kontseilari ordezkariarekin eta Pilar Kaltzada administrazio kontseiluko kidearekin. Ekainean hamabost urte beteko ditu BERRIAk, eta BERRIA Berri taldea eratu dute, egitasmoa hedatzeko eta geroa ziurtatzeko. BERRIAlagun gehiago lortu nahi dituzte, eta horrekin bat egin du Kontseiluak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna