Alavesek derbiko itxura onari eutsi nahi dio gaur, Vigon

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Gaizki ekin zion berriro lehiari Alavesek, Espanyolen zelaian 2-0 galduta. Baina egutegi bete-betea izateak hutsak segituan konpontzeko aukera ematen du. Eta horixe egin zuen Gasteizko taldeak joan zen ostegunean. Oso partida serioa eginda irabazi zion derbia Realari, Mendizorrotzan:2-0. Garaipenari esker, Asier Garitanok entrenatutako taldeak beste urrats bat egin du mailari eusteko lehian. Egun, hiru puntura du jaitsiera.

Gaur, helburu horretan beste pauso bat eman nahi du, Vigon (Galizia), Celtaren aurka emaitza ona lortuta. Aukera aproposa izan daiteke, Galiziako taldeak puntu bakarra lortu baitu etenaldiaren osteko lehen bi jardunaldietan. Horren ondorioz, larri dago sailkapenean: 17. da. Pina zigortuta dago Alavesen, baina osatu egin da Pacheco, eta zigorra bete du Elyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.