Haur eta gazte literatura.Ā 'Euskal Herrietako ipuin gaiztoak'

Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekin

Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Elena Odriozola. Argitaletxea: Denonartean.

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekinĀ» esanez hasten da ipuin bilduma honen aitzinsolasa. Inoiz baino beharrezkoagoa, izenburuak makina bat bitartekari (heldu, guraso, irakasle...) izutuko dituelako, hainbeste, ezen susmoa dut haurrentzako desegokia iritziko diotela.

Ipuinok irakurri egin behar dizkiegu gure haurrei, euren hobe beharrez. Aitzinsolasa ez saltatu. Argigarria da, eta lasaituko gaitu, eta barruko ipuinen onurak (ez nolanahikoak) zeintzuk diren argituko dizkigu.

Konparazio batera, Igerabide beraren Haur korapiloak (Pamiela, 1998) poesia liburua har liteke. Han ere haurren baitan dauden barne-gatazkak dira mintzagai. Esan genezake formatuz aldatu duela egileak.

Baina egile esatea gezurra esatea da. Ipuin hauek tradiziotik jasotako ipuinak direlako, ez Juan Kruzek, baizik eta Barandiaran, Satrustegi eta enparauek. Zehazkiago esateko, berridatzi egin ditu, orraztu, hango eta hemengo bertsioak batu, eta bere bertsio propioa osatu. Boz gora, poliki irakurtzeko moduan.

Irudiak esplizituegiak dira. Irudimenari tarterik utzi gabe, ez datoz aitzinsolasean agertzen diren asmoekin bat. Teknikoki maisulana irudituta ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.