Sindikatu batek grebara deitu du Nafarroan

2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Nafarroako Medikuen Sindikatuak greba mugagabera deitu ditu Nafarroako sendagileak, herrialdeko osasun publikoa «egoera onargaitzean» dela iritzita eta «lan baldintza hobeak» eskatzeko. Iragarri dutenez, 2023ko otsailean abiatuko dute lanuztea: «Ez genuen halako neurririk hartu nahi, baina horretara behartu gaitu Nafarroako Gobernuak, osasungintzak dituen arazoei bizkarra emanez». Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek esan du departamentuak «aintzat» hartzen dituela sektorearen eskaerak, eta Medikuen Sindikatuarekin negoziatzen segituko duela aurrerantzean ere: «Saiatuko gara ados jartzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.