Artolak eta Bengoetxeak txapelketako lehen 'finala' jokatuko dute gaur

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Oinatz Bengoetxeak eta Iñaki Artolak lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxketako bigarren jardunaldiko lehen partida jokatuko dute gaur, Gernika-Lumon, Santanape pilotalekuan (Bizkaia, 20:00). Kinka larrian dira biak, lehen jardunaldian alde handiz galdu baitzuten, eta bigarren porrot batek ia matematikoki utziko lituzke finalerdietatik kanpo. Artolaren egoera are zailagoa da, gainera, berak onartua baita bi eskuak nahiko justu dituela.

Ekainean jokatu zuten azken aldiz elkarren aurka lau eta erdian; San Fermin torneoan izan zen, eta Artolak 22-11 irabazi zion Bengoetxeari. Uda hasieran, alegiarra sasoi betean zen; orain, aldiz, haren eskuak ez daude tratu handirako. Lasoren aurka tako askorekin jokatu zuen, eta nabaritu zen haren jokoan. Berak, baina, ez zuen aitzakiarik jarri. Bengoetxeak ere galdu egin zuen lehen partida, Ezkurdiaren aurka. Ezer gutxi egin ahal izan zuen iazko txapeldunaren aurka.

Bestalde, asteburuko partidetarako pilota aukeraketak egin zituzten atzo Eibarren eta Logroñon, eta ez batean ez bestean ez zen arazorik egon. Are gehiago, Altunaren iritziz, haren sortako pilota guztiak «ederrak» ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.