Realak Malaga hartuko du gaur, eta Athletic Huelvan ariko da

Julen Etxeberria.
2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Realak eta Athleticek gaur jokatuko dituzte Espainiako Lehen Mailako bigarren jardunaldiko partidak. Talde txuri-urdinak segida eman nahi dio lehen jardunaldian Granadillaren zelaian lortutako garaipenari. Aukera ona du, aurkari apala hartuko baitu, Malaga (12:00). Espainiako taldea igo berria da, eta estreinakoan erakutsi zuen lana izango duela egokitzen: 0-4 galdu zuen Atletico Madrilen aurka.

Ordu berean ariko da Athletic Huelvan (Espainia). Zuri-gorriek gutxigatik galdu zuten Bartzelonaren aurka, eta gaur lehen garaipena nahi dute. Sporting Huelvak 3-1 galdu zuen Madrilen aurka estreinako jardunaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.