Donostiako 66. Zinemaldia. Irudia

Iruñetik New Yorkera, eta Torontotik Donostiara

J. C. RUIZ / FOKU

Berria -

2018ko irailak 29
Torontoko zinema jaialdian estreinatu ondotik, Black is Beltza animaziozko filma atzo iritsi zen Donostiako Zinemaldira. Fermin Muguruza zuzendariak taldeko kideek lagunduta aurkeztu zuen lana, tartean pertsonaiei ahotsa jarri dioten aktoreak; alboan izan zituen, besteak beste, Unax Ugalde, Willy Toledo, Sergi Lopez, Oscar Jaenada eta Isaach de Bankole. Muguruzak esan zuen filma Donostian aurkeztea «plazer izugarria» dela, eta Toledok bizi duen «jazarpen ideologikoa» salatzeko ere baliatu zuen aurkezpena; publikoak txalo zaparrada jo zion aktoreari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna