Angel Aldarondo.
Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. IGARLEAREN BITAKORA

Anormalak

2016ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Badago jende normala ezagutzeko app baten iragarki gogaikarri bat telebistan. Jende normala diote, eta ez komiki mozorroen zaleak, edo auto tuneatua dutenak, ez bestegauza arraro edo frikiak. Mugikorrerako aplikazio informatiko baten bidez lagunak lortzea arraroegia izango ez balitz bezala. Ez dut gogoratzen nazka handiagoa eman didan beste iragarkirik. Jende guatxia beste jende guapoekin harremanetan jartzeko, Zinemaldiko Keler karparen filosofia berarekin. Toki hori nire zerrendatik marratu nuen, baina jende guztiak joan nahi du, eta nire VIP txartelaren atzetik dabil. Ez daukat inori emateko asmorik, beste app baten bidez salduko dut.

Zaila da definitzea zer den pertsona normal bat, norberak baitu bere burua munduko pertsonarik normalentzat. Zinemaldiko Perlak sailean ikusgai dagoen Toni Erdmann film alemaniar arraroan murgildu ondoren, jende normalari halako fobia bat garatzeko arriskua duzu. Edonon gauza desegokiak esateko gogoa sartzen zaizu, barruan dugun frikia -guztiz- askatuz, Juan Cabestanyren pelikuletan biziko bagina bezala.

Zer izango zen zinema jende anormala gabe? Bai kameraren aurrean, bai atzean, anormaltasuna komenigarria da, ia ezinbestekoa esango nuke. Zineman bidaia zoroak gustuko ditudalako, egun hauetan Zinemaldian ikus daitezkeen Pedalo, Berserker eta Sipo Phantasma-ren antzekoak, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.