Nola funtzionatzen dute zabortegiek?

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Kamioia baskula batean pisatzen dute, sarreran; zama husten du garraiolariak —gero, zabortegiko langileek bereizi edo antolatu egin behar dute—, eta kamioia berriz pisatzen dute baskulan, irteeran. Pisuaren eta botatako gaiaren arabera, hainbesteko bat ordaintzen du kamioia zabortegira bidali duenak —pertsona bat izan liteke, bitartekari bat, edo enpresa bat—. Botatako gaiaren araberakoak izan ohi dira tarifak. Egur tona 20 euro kobratzen zuten Verterren, adibidez; Lapatxen (Azpeitia, Gipuzkoa), 10 euro inguru. Obrako hondakinengatik, tonako 32 euro kobratzen zuen Verterrek; Lapatxen antzeko prezioa zuen; Mutiloan (Gipuzkoa), aldiz, 50 euro inguru. Zaborra, berriz, tonako 60 euro inguru kobratzen zuen Verterrek. Emaitza: zenbat eta zabor gehiago, zabortegiaren jabeak irabazi gehiago; baina hondakinak taxuz kudeatzeko ere lan gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.