Errusiako Munduko Kopa

Aurrera egin dezakeela sinetsita ariko da Islandia Nigeriaren aurka

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Islandiak Munduko Kopako lehen jardunaldiko ezusteko handienetakoa eman zuen Argentinarekin berdinduta, eta, haren ondoren, gaur hazita jokatuko du Nigeriaren aurka Volgograden (17:00). D multzoko bigarren jardunaldiko bigarren partida da, eta multzoko bi selekzio ustez ahulenak arituko dira. Ustez esan behar, Islandiak ez zuelako ahulezia zantzurik eman lehen partidan, eta, gaur irabazten badu, final-zortzirenetan sartzeko aukera sendoak izango ditu. Parean, Nigeria egoera zailagoan dago. Lehen partidan erraztasun asko eman zizkion Kroaziari, eta merezita galdu zuen. Ahal fisiko handia izan arren, jokoz urri dabil, eta, gaur punturen bat urratzen ez badu, aurrera egiteko aukerarik gabe geldituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.