Eibar-Real Madril eta Osasuna-Getafe lehiak jokatuko dira bihar

ainara arratibel gascon
2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Dena ez da Espainiako Kopako finala, eta Ligako partidak ere izango dira bihar. Gizonezkoetan, txapelketa azken hamar jardunaldietan sartuko da. Eibarrek Real Madril hartuko du Ipuruan (16:15). Jose Luis Mendilibarren taldea jaitsiera postuetan dago, baina aurreko jardunaldian San Mamesen lortutako puntua baleko egin nahi du.

Jaitsiera postuen mamua uxatu du azken jardunaldietan Osasunak. Baina ez zaio lo hartzea komeni, eta arnasa gehiago hartuko du bihar Sadarren Getaferi irabazten badio (18:30).

Derbia Zubietan

Bestalde, emakumezkoetan derbia jokatuko dute Zubietan Realak eta Eibarrek (12:00). Oso egoera desberdinean jokatuko da norgehiagoka: Reala sasoiko emaitza boladarik onenean dago, eta Eibar, okerrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.