Hirugarrenez izan nahi du txapeldun Alemaniak

Alemaniako Dzsenifer Marozsan jaurtiketa bat egiten. FIFA.
2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Eurokopan irudi kaskarra eman eta gero, Alemaniak bide onera itzuli nahi du gaur, Munduko Kopan (15:00). Hirugarrenez titulua irabazi, eta Ameriketako Estatu Batuen pare jarri nahi du. Gaurkoan, B multzoko lehen lehian, Txina izango dute aurkari. Alemania bere nagusitasun fisikoa ezartzen ahaleginduko da, eta zelai erdian haren izarraren, Dzsenifer Marozsanen kalitatea baliatzen. Lehia estuan ariko da Txinako izarrarekin: Wang Shuangekin. Txinak antolatu zuen lehen Munduko Kopa, 1999an. Orduan txapeldunorde izan ziren, baina ordutik ez dute lortu final-laurdenetako langa gainditzea.

Eguneko azken partida Norvegiak eta Nigeriak jokatuko dute (21:00), eta, hala, A multzoa osatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.