ESANDAKOAK

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
«Zentzugabekeria hutsa da momentu politiko honetan 47 pertsona hauek Auzitegi Nazionalera eramatea eta epaiketa bat egitea; bakearen eta elkarbizitza demokratikoaren alde lan egiten ari gara une politiko honetan; eta, beraz, kartzelak husteko unea da,ez betetzekoa».

Maddalen Iriarte

EH Bildu

«Auzipetuen absoluzioa eskatu eta eztabaida bat planteatu nahi dugu: nolako demokrazia nahi dugu gure herriarentzat? Espainiako Estatuan ez da posible oinarrizko eskubideak bermatzea; abokatuei, medikuei eta giza eskubideen alde lanean ari diren boluntarioei jazartzen zaien estatu bat ez da estatu demokratiko bat, eta, tamalez, geroz eta maizago gertatzen da hori arlo politiko eta sozialean ».

Igor Arroyo

LAB

«Euskal gizartea, alderdi politiko gehienak eta sindikatuak bake prozesuaren aldeko bidean daude jarrita, eta bada garaia noranzko horretan aurrerapausoak ematen hasteko; zoritxarrez, hastear dagoen makroepaiketa hau kontrako bidean doa».

Urtzi Errazkin

Etxerat

«Espainiako Estatuak sistema judiziala baliatzen du zenbait ideiaren aurka egiteko, eta epaiketa hau Espainiako Estatuan gertatzen ari den oldarraldi antidemokratikoan kokatzen dugu; gainera, botere faktikoek urratze horiek guztiak ezkutatu, kronifikatu eta eztabaida publikotik desagerrarazi nahi dituzte ».

Amalur Alvarez

Gure Esku

«Makroepaiketa honetan epaitua izango den jendea euskal presoen eskubideen alde lan egiten ari den jendea da, eta ez dugu ulertzen nola iritsi garen egoera honetara; ez hankarik ez bururik ez duen makroepaiketa honen aurrean gure berotasuna eta elkartasuna adieraztera etorri gara».

Arantza Aldazabal

Sare

«Epaiketa honekin, estatuak ez du justiziarik bilatzen, jazarpen politikoa bilatzen ari da, mendekua, eta hori egiten ari da nolabait elkartasuna kriminalizatuz, oinarrizko eskubideak urratuz; hori oso larria da, epaiketa hau astakeria judizial hutsa da».

Mitxel Lakuntza

ELA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.