Italiako Scarsellaren txanda da gaur su festen lehiaketan

2022ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Eguradiak erabat baldintzatu du Donostiako Su Festen Nazioarteko Lehiaketa. Fully Fused pirotekniaren asteazkeneko emanaldia bertan behera gelditu zen haizearengatik —jada ez du lehiatzerik—, eta Turis etxekoak ziren atzo aritzekoak. Gaurko eguraldi iragarpenak ez dira horren kaskarrak, eta Italiako Scarsellaren txanda izango da.

Eskarmentu handiko piroteknia da. 1969an sortu zuen Giussepe Scarsellak, Alatrin (Italia), eta su festen bilakaera guztia ezagutu eta barneratu dute. 50 urteko esperientzia berme handia da pirotekniaren munduan, eta hori da Scarsellak behin eta berriz eskaintzen duena: belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutza. Ekitaldi ahaztezinak sortzearen fama dute italiarrek. Gaur egun, bi egoitza nagusi dituzte: Alatrikoa eta Anagnikoa. Ez dute lehen aldia Donostian. 2019an, Urrezko maskorra irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.