TXOSTENEKO PUNTU NAGUSIAK

2021eko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenak Lurraren geroa zer-nolakoa izan daitekeen laburbiltzen du. Hemen datu horietatik esanguratsuenetako batzuk:

Lurrazaleko tenperatura 1,1 gradu igo da. 2011tik 2020ra bitartean, lurrazaleko tenperatura 1,1 gradu igo zen, industria aurreko tenperaturarekin alderatuta.
Urterik beroenak. Azken bost urteetan inoizko tenperaturarik beroenak neurtu dira 1850az geroztik.
Itsasoak gora. 1901-1971 tartearekin alderatuta, itsasoaren maila hiru aldiz azkarrago igo da azken urteetan.
Muturreko tenperaturak. Mende amaierarako tenperatura 1,5 gradu soilik igoko balitz ere, hamar urtean behin lau aldiz maizago izango lirateke bero boladak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.